• hasi saioa

    Idatzi zure erabiltzaile-izena

    Idatzi zure erabiltzaile-izenaren pasahitza

  • erregistroa

Elikadura Eskolak hainbat heziketa-baliabide eskaintzen ditu, arreta handiz aukeratuak guztiak ere, elikadura osasungarriaren gaia lantzeko eta eskola-umeen artean kirola sustatzeko, haur hezkuntzatik batxilergoraino: liburuak, ipuinak, jolasak, aplikazioak, bideoak, komikiak, jolas interaktiboak eta infografiak.

Kanpo-material hori Elikadura Eskolako adituek hautatu dute (web-orrian bertan eskuratu daiteke), eta aldizka erabiltzeko baliabide berriak eskaintzen dizkie irakasleei eta hezitzaileei, ikasleekin landu dezaten, modu dibertigarri eta didaktikoan, zein garrantzitsua den bizimodu osasungarria egitea.

Guztiok jan, guztiok ondo jan. Elikadura osasungarria izateko eskubideale

  • Comemos todos, comemos bien
  • Comemos todos, comemos bien 1
  • Comemos todos, comemos bien 2
Baliabideko hizkuntza: 
Castellano Euskera Catalán y Gallego
Prezioa: 
Doan
Deskribapena:

Nutrizioari buruzko ezagutzak oinarrizkoak dira osasun-arazoei aurrea hartzeko; baita nutriziorako eskubidea eta mundu osoko milioika haurren biziraupena bermatzeko elkartasunezko jarrerak garatu daitezen ere.

 

Aldaketarik gehienak egun batean hasten dira. Milioika haur egun horren zain daude: desnutrizioak eragiten dizkien osasun-arazoak desagertuko zaizkien egunaren zain. Egun hori gaur izatea nahi genuke eta, hasteko, gure ikasleei azalduko dizkiegu horren arrazoiak, ondorioak, erantzukizunak... eta erronka honetan parte hartzen hasiko gara. Egun hau itxaropenari eskaini behar diogu. Eskubide kontua da. Elikadura osasuntsua izateko eskubidea.

 

Desnutrizioaren eta gosearen ondorioz amak eta jaioberriak hiltzen dira, eta haur eta gazteen garapen fisikoan eta neuronen garapenean kalteak izaten dira. Aldi berean, behar baino elikagai gehiago kontsumitzearen ondorioz osasun arazo larriak daude mundu garatuan eta gero eta eragin handiagoa du arazo horrek herrialde garatuetan, desnutrizioa ere badagoen arren herrialde horietan bertan. Bestalde, dieta desorekatuaren ondorioz oinarrizko bitaminen eta mineralen gabezia dago eta horrek milioika pertsonen garapenean eragina du herrialde industrializatuetan eta garapen bidekoetan. Nutrizio txarraren ondorio kaltegarriek eragin handiagoa dute haurrengan, adinekoengan eta haurdun dauden edo bularra ematen ari diren emakumeengan.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke