• hasi saioa
    Idatzi zure erabiltzaile-izena
    Idatzi zure erabiltzaile-izenaren pasahitza
  • erregistroa

Elikadura Eskolak hainbat heziketa-baliabide eskaintzen ditu, arreta handiz aukeratuak guztiak ere, elikadura osasungarriaren gaia lantzeko eta eskola-umeen artean kirola sustatzeko, haur hezkuntzatik batxilergoraino: liburuak, ipuinak, jolasak, aplikazioak, bideoak, komikiak, jolas interaktiboak eta infografiak.

Kanpo-material hori Elikadura Eskolako adituek hautatu dute (web-orrian bertan eskuratu daiteke), eta aldizka erabiltzeko baliabide berriak eskaintzen dizkie irakasleei eta hezitzaileei, ikasleekin landu dezaten, modu dibertigarri eta didaktikoan, zein garrantzitsua den bizimodu osasungarria egitea.

La alimentación saludable en la etapa escolar

  • La alimentación saludable en la etapa escolar
  • Libro de alimentación saludable en la etapa escolar
  • Libro para profesores de alimentación
  • La alimentación saludable en niños y niñas
Argitalpena: 
Osasun eta Hezkuntza Saila. Generalitat de Catalunya.
Baliabideko hizkuntza: 
Gaztelania
Katalana
Prezioa: 
Doakoa, PDF formatuan eskuragarri.
Hartzaileak: 

Irakasleak eta gurasoak

Deskribapena:

La alimentación saludable en la etapa escolar ikastetxeei eta irakasleei –baita familiei ere- zuzendutako gida da, haurren otordu orekatuak planifikatzeko beharrezko tresnak eskaintzen dituena.

Gidaliburua baliabide erabilgarria da ikastetxeetako asteroko haurren menuak programatzen laguntzeko, eta bide batez, ikasleen artean elikadura-ohitura osasuntsuak sustatzeko.
Obrak berebiziko garrantzia eskaintzen dio ikastetxeetako jantokietako menuen prestaketari. Informazioa zehatza eskaintzen du: egitura, otorduen itxura, elikagai-taldeak, kontsumo-maiztasuna, testurak, kolore aniztasuna, tenperatura, sukaldaritza-teknikak eta anoak.

Bestalde, liburuak aholkuak ematen ditu haurren gosaria, jolastorduko hamaiketakoa, bazkaria eta afaria prestatzeko. Baliabide hezitzaile interesgarria da irakasle zein ikastetxeentzat, baina baita gurasoentzat ere, ikastetxean emandako elikagaiekin konbinatzen ikas dezaten.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke