• hasi saioa

    Idatzi zure erabiltzaile-izena

    Idatzi zure erabiltzaile-izenaren pasahitza

  • erregistroa

Elikadura Eskolak hainbat heziketa-baliabide eskaintzen ditu, arreta handiz aukeratuak guztiak ere, elikadura osasungarriaren gaia lantzeko eta eskola-umeen artean kirola sustatzeko, haur hezkuntzatik batxilergoraino: liburuak, ipuinak, jolasak, aplikazioak, bideoak, komikiak, jolas interaktiboak eta infografiak.

Kanpo-material hori Elikadura Eskolako adituek hautatu dute (web-orrian bertan eskuratu daiteke), eta aldizka erabiltzeko baliabide berriak eskaintzen dizkie irakasleei eta hezitzaileei, ikasleekin landu dezaten, modu dibertigarri eta didaktikoan, zein garrantzitsua den bizimodu osasungarria egitea.

La cocina encuentada

  • Libro La cocina encuentada
  • Cuentos de alimentación para niños
  • Libros de recetas para niños
  • Libro alimentación primaria
Argitalpena: 
Zorro Rojo liburuak/Hezkuntza eta Osasun Ministerioak
Baliabideko hizkuntza: 
Gaztelania
Prezioa: 
12 euro.
Hartzaileak: 

7 urtetik gorako haurrak

Deskribapena:

La cocina encuentada Teresa Pérez Hernández egilearen obrak irudimena eta ipuina sukalderatzen ditu, ikasleei elikadura osasuntsuaren eta gastronomiaren balioak transmititzeko.

Errezetek eta ipuinek tokia elkarbanatzen dute irudidun lan zaindu honetan kontakizunekin, Haurrak, animaliak edota Merlin aztia bezalako alegiazko pertsonaia protanista dituztenekin.

Haur errezeta-bildumak tradiziozko sukaldaritzako platerez gain - amonaren zopa esaterako-, berritzaileagoak edota orijinalagoak ere baditu- oilasko eta anana enpanada edo alberjinia gurpil kurruskariak-.

Liburuko errezetak ikastetxeetako sukaldaritza osasungarriaren tailerretan erabil daitezke. Gainera, bitxikeria historikoak, prestaketarako aholkuak eta elikadura-informazioa ere eskaintzen dituzte. Liburua ikasleentzako lantresna orijinala da, gastronomiarekiko eta liburuekiko maitasuna uztartzen dituelako.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke