• hasi saioa

    Idatzi zure erabiltzaile-izena

    Idatzi zure erabiltzaile-izenaren pasahitza

  • erregistroa

Elikadura Eskolak hainbat heziketa-baliabide eskaintzen ditu, arreta handiz aukeratuak guztiak ere, elikadura osasungarriaren gaia lantzeko eta eskola-umeen artean kirola sustatzeko, haur hezkuntzatik batxilergoraino: liburuak, ipuinak, jolasak, aplikazioak, bideoak, komikiak, jolas interaktiboak eta infografiak.

Kanpo-material hori Elikadura Eskolako adituek hautatu dute (web-orrian bertan eskuratu daiteke), eta aldizka erabiltzeko baliabide berriak eskaintzen dizkie irakasleei eta hezitzaileei, ikasleekin landu dezaten, modu dibertigarri eta didaktikoan, zein garrantzitsua den bizimodu osasungarria egitea.

Profesores y expertos en dieta mediterránea: una dieta muy nuestra, nuestro mejor legado.

  • Profesores expertos en dieta mediterránea
  • Recursos didácticos alimentación saludable
Argitalpena: 
Nekazaritza, Elikadura eta Ingurugiro Ministerioa.
Baliabideko hizkuntza: 
Gaztelania
Prezioa: 
Doakoa, PDF formatuan eskuragarri.
Hartzaileak: 

Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

Deskribapena:

Irudiz hornitutako liburu atsegina da, eta hamar orrialde eskas ditu. Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakasleentzat sortu da, Mediterranear dietaren jatorria, historia eta kultur-nahastea azaltzeko.

Gidaliburuaren helburua Mediterranear dietari buruzko jakintzak zabaltzeko materiala eskaintzea da irakasleei (eta interesdun gurasoei), ikasleen zalantzak argitu ahal izateko elikadura osasuntsuari buruzko saioetan.

Horrez gain, Profesores y expertos en dieta mediterránea liburuak eskola-garaian elikadura orekatua izatearen garrantzia nabarmentzen du. Mediterranear dietaren oinarriak eta onurak era errazean azaltzen ditu, baita ikasleek egunean jan beharreko elikagai mota eta zenbatekoa.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke