• hasi saioa

    Idatzi zure erabiltzaile-izena

    Idatzi zure erabiltzaile-izenaren pasahitza

  • erregistroa

Elikadura Eskolak hainbat heziketa-baliabide eskaintzen ditu, arreta handiz aukeratuak guztiak ere, elikadura osasungarriaren gaia lantzeko eta eskola-umeen artean kirola sustatzeko, haur hezkuntzatik batxilergoraino: liburuak, ipuinak, jolasak, aplikazioak, bideoak, komikiak, jolas interaktiboak eta infografiak.

Kanpo-material hori Elikadura Eskolako adituek hautatu dute (web-orrian bertan eskuratu daiteke), eta aldizka erabiltzeko baliabide berriak eskaintzen dizkie irakasleei eta hezitzaileei, ikasleekin landu dezaten, modu dibertigarri eta didaktikoan, zein garrantzitsua den bizimodu osasungarria egitea.

Un huerto en casa

  • Un huerto en casa
  • Libro huertos escolares
  • Libro educativo huertos primaria
  • Libro alimentación primaria
  • Libro y juegos alimentación primaria
Argitalpena: 
Combel editorial.
Baliabideko hizkuntza: 
Gaztelania
Prezioa: 
19,50 euro.
Hartzaileak: 

6 urtetik gorako haurrak.

Deskribapena:

Un huerto en casa liburua jolas eran zabaltzen da portadatik bertatik, eta uhaza, azenarioa edo marrubiak bezalako elikagaiak nondik datozen ikertzera bultzatzen ditu haurrak.

Un huerto en casa obran Ginesek terrazan kale-baratzea nola landatu azaltzen du pausoz pauso: hazien aukeraketa, loreontziak jartzea, ekoizpenaren frutak jasotzea.

Liburu-jolas hezitzaileak denetarik dauka: haur baratzezainaren egutegia (ekoizpenaren garapena jarraitzeko eranskailuekin), baratzeko karta-sorta (bikoteak egiteko eta frutak, barazkiak eta tresnak buruz ikasteko) eta noiz landatu eta noiz frutak jaso jakiteko baratzeko gurpila.

Argitalpen zainduarekin eta Helena Delgadoren irudi zoragarriekin –plastilinaz egindako pertsonaiak dirudite- ipuina haurrak osasuntsu jaten ikastearekin batera dibertituko dituen lan hezitzaile bikaina da.