• Login
    Enter your e-mail address or username.
    Enter the password that accompanies your e-mail.
  • Izena eman

DATU PERTSONALAK BABESTEKO POLITIKA

1. Tratamenduaren arduraduna

EROSKI, S. COOP. (aurrerantzean, EROSKI) San Agustin auzoa z/g 48230 Elorrio, Bizkaia

Datuen babeserako ordezkariaren harremanetarako datuak: dpo@eroski.es

2. Zer datu tratatzen ditugu eta zenbat denboraz?

EROSKIK tratatuko ditu:

(i) oro har, erregistratzean emandako datu pertsonalak; identifikatzaileak, ezaugarri pertsonalak eta harreman elektronikokoak; eta bereziki,

(ii) EROSKIrekin merkataritza-harremana izatearen ondoriozko datuak, hau da, BITARTEKO EDOTA INGURU DIGITALEKO Zerbitzuak erabiltzearen ondoriozkoak;

(iii) prozesu informatikoen ondoriozkoak (nabigazio-ohiturak edo BITARTEKO EDOTA INGURU DIGITALAREN erabilera), IP helbidea eta cookien, pixel-etiketen eta beste teknologia batzuen bidez bildutako informazioa;

(iv) legez lortutako datuak oinarri hartu eta EROSKIk ondorioztatu ditzakeenak. EROSKIk erabiltzailearen datuak tratatu eta biltegiratuko ditu INGURU EDOTA BITARTEKO DIGITALEAN aktibo dagoen bitartean eta bezeroa baldin bada, baita legezko betebeharrak preskribatu arte ere, bezeroaren datuen tratamenduaren inguruko erantzukizunetatik horrelakorik sortuz gero.

3. Zer baimentzen du erabiltzaileak bere datuak ematen dituenean?

EROSKIk, bitarteko edota inguru digitalaren jabeak, fitxategi batean gordeko ditu aurreko atalean zerrendatutako beharrezko datu pertsonal guztiak, xede hauetarako:

(i) Erabiltzaileak eskatutako eta INGURU EDOTA BITARTEKO DIGITALAK eskainitako zerbitzua eskaintzeko, mantentzeko eta hobetzeko,

(ii) Erabiltzailearen asebetetasuna bermatzeko, eta

(iii) Erabiltzaileren intereseko informazioa eskaintzeko komunikabide elektronikoen edo ez elektronikoen bidez, bere jarduera garatzen ari den produktuei edo zerbitzuei buruz (fidelizazioa, elikadura, etxea, ehunak, aseguruak, maileguak, optikak, higiezina, telekomunikazioak, teknologia, informatika, erregaiak, kontsumoa, kirola, aisia, denbora librea, turismoa, estetika, lurrindegia eta ordaintzeko bitartekoak); horretarako, azterketak egingo dira, profilak, zure datuak segmentatutako dira edota EROSKIren erantzukizunpeko beste fitxategiekin gurutzatuko dira datuak, erabiltzaileak berariaz baimenduz gero.

4. Erabiltzaileak uko egin diezaioke merkataritzako jakinarazpenak jasotzeari edo merkataritza-xedeekiko tratamenduari?

Erabiltzaileak edozein unetan egin diezaioke uko jakinarazpenak jasotzeari eta bere datuak merkataritza-xedeekin eta sustapenetarako erabiltzeari. Horretarako, jasotzen dituen jakinarazpen horietan baja emateko estekan klik egitea nahikoa du; edo idatziz eman dezake baja harremanetarako arloaren bidez, dpo@eroski.es DPO taldea, EROSKI S. COOP. San Agustin auzoa z/g - 48230 Elorrio (Bizkaia)

5. Datuak hirugarrenei jakinarazten zaizkie?

a. Administrazio publikoei, epaitegiei eta auzitegiei

Gobernuko agintariek, hala nola, estatuko segurtasun gorputzek, epaileek edota auzitegiek, informazioa eskatuz gero edo behar izanez gero, edo Legeren bat betetzeko beharrezkoa izanez gero, EROSKIk hirugarren horiei emango dizkie hauek formalki eskatutako datuak.

6. Nola erabili ditzake bezeroak atzera egiteko, sartzeko, kentzeko, aurka egiteko, zuzentzeko, mugatzeko edo eramateko eskubideak?

Bezero orok du bere datuetan sartzeko eskubidea, datu horiek zuzentzekoa, kentzekoa, baimena atzera botatzekoa, tratamenduari aurka egitekoa, mugatzekoa edo bere datuen eramangarritasuna eskatzekoa; horretarako, idatzi bat bidali beharko du helbide hauetakoren batera: dpo@eroski.es edo DPO taldea, EROSKI S. COOP. San Agustin auzoa z/g - 48230 Elorrio (Bizkaia)

7. Informazioaren segurtasunerako eta konfidentzialtasunerako neurriak

EROSKIk bere instalazioetan, sistemetan eta fitxategietan segurtasun-neurri egokiak hartu ditu. Bere esku dauden bitarteko tekniko guztiak erabili ditu erabiltzaileak emandako datuak galdu ez daitezen, erabilera txarrik egin ez dadin, aldatu ez daitezen baimendu gabekorik sar ez dadin eta datu horiek lapurtu ez ditzaten; bere integritatea, eskuragarritasuna eta konfidentzialtasuna zaintzen ditu.

8. Cookien politika

EROSKIk cookieak erabiltzen ditu. Cookien Politikan dago horren gaineko informazio osoa.

9. Pribatutasun-politikako aldaketak

EROSKIk zorrotz betetzen ditu datuen babesari eta erabiltzaileen pribatutasunari buruzko lege guztiak. Hori dela eta, Pribatutasun politika honetako baldintzak alde bakarretik aldatzeko eskubidea beretzat hartu du edozein unetan eta aurrez adierazi gabe, arauzko aldaketa oro baldin badago edo Atariaren aurkezpenean eta konfigurazioan aldaketa oro badago.