• hasi saioa
    Idatzi zure erabiltzaile-izena
    Idatzi zure erabiltzaile-izenaren pasahitza
  • erregistroa

Parte hartu nahi?

Hazteko Energia Elikadura eta Ohitura Osasungarriei buruzko Heziketa Programarekin, irakatsi iezaiezu eskolako haurrei osasungarri jaten eta indartsu hazten, zoriontsuago izaten, azken finean. Oso erraza da. Urratsei jarraitu, eta sar zaitez gure komunitatean.

Nola funtzionatzen du?

10 hezitzailetik 9k Energia hazteko Hezkuntza Programa gomendatzen dute

  • 0“Energia hazteko” hezkuntza-programaren nota globala
  • 0Egindako tailerren nota globala
  • 0Hezkunta-programaren erabilgarritasun-mailaren nota
*Parte hartu duten 100 ikastetxeren laginetik jasotako datuakAurkezpena jaitsi Azalpen-bideoa ikusi
01

Erregistra zaitez

“Hazteko Energia” Elikadura eta Ohitura Osasungarriei buruzko Heziketa Programaren helburua da lehen hezkuntzako 4. eta 5. mailako ikasleak eta haien ingurukoak elikadura orekatua eta bizi-estilo osasungarria edukitzearen garrantziari buruz sentsibilizatzea. Horretarako, Heziketa Programa ikastetxeetan garatuko da, prestatutako material didaktikoaren bitartez eta gure tailerrak bisitatuz.

Izena ematerakoan, saio didaktikoak eskuratuko dituzu, eta zure zentroak gure tailerrak bisita ditzala eskatu ahal izango duzu. Behin Heziketa Programa burutu duzuenean, Eskola Osasungarriaren diploma jasoko duzue, eta zuen ikastetxeak ikasleen artean elikadura eta bizi-ohitura osasungarriak sustatzearen aitorpena izango du.

Hezitzailea zara? Zure zentroa erregistratu.

02

Unitate didaktikoa

Unitate Didaktikoko saioetan gelan egiten diren 10 ikasgai daude.

Batzorde Zientifiko batek 10 saio egin ditu ikasleei elikadura orekatua, bizi-ohitura osasuntsuak, tokiko produktuen ezaguera, munduko beste toki batzuetako dietak eta planetaren jasangarritasuna erakusteko.

Gainera, ikasitako kontzeptu horiek erabiltzeko, ikasleek 3 tailer egin ahal izango dituzte: Eroskiren saltoki batean, tokiko ekoizle batekin eta sukaldaritzako gelan.

Deskargatu

Ezagutu Tix & Loy

Nutrizio piramidea eta elikagaien multzoa

Elikadura eta ohitura osasun garriak

Nutrizio etiketatua eta nutrizio semaforoa

Dieta Mediterraneoa

Nire herriko produktuak Euskadi

Nutrizioa munduan

Nola elikatzen naizen eta nola zaintzen dudan nire mundua

Nire bihotza zaintzen dut

Gogoratzeko modulua

Gogoratzeko Modulua 1

Gogoratzeko modulua 1

Kolaboratzaileak:

03

Tailer praktikoak

Gure tailer praktiko hauek dira gelan garatutakoa finkatzeko tresnarik egokienak. Bertan LHko haurrek kontzeptuak berenganatu eta esperientzia ahaztezina izango dute.

Hiru tailerren bidez, LHko haurrek gelan ikasitako guztia erabili ahal izango dute. Horietako bat saltoki batean da, eta menu osasungarria egiteko erosketak egiten ikasiko dute. Bigarrena tokiko nekazaritza-elikadura ekoizle baten ustiaketan izango da, eta beren eskualdeko ohiko elikagai batzuk nola ekoizten diren ikasiko dute. Hirugarrena Eroski supermerkatu edo hipermerkatu bateko sukaldaritzako gelan izango da, eta menu orekatu bat egingo dute.

Parte har ezazu

Erosketa orekatua egingo dugu gaur

Ikasgelako chefa

Nire lurreko produktuak

04

“ESKOLA OSASUNTSUA” DIPLOMA

Elikadura osasuntsua eta bizi-ohitura osasungarriak sustatzen dituzten ikastetxeak aintzatetsi behar direla uste dugu. Hori dela eta, Hezkuntza Programa martxan jartzen duten ikastetxe guztiek jasoko dute “Eskola Osasuntsua” diploma.

Eska ezazu diploma