• Login
    Enter your e-mail address or username.
    Enter the password that accompanies your e-mail.
  • Izena eman

Barrenetxe s.coop.

Barrenetxe nekazarien kooperatiba bat da, Euskal Herriko berdurak eta barazki tradizionalak ekoizten dituena. Merkatuetatik hurbil egotea du ezaugarri, eta barietate, kalitate eta freskotasun handia eskaintzen du bere produktuetan. Gure ikasleek fruta eta berduren alorrak eta berotegiak bisitatuko dituzte. Produktuen jatorria ikasi eta horiek nola hazten eta biltzen diren ezagutzen dute. Eta jakingo dute teknologia berriak nekazaritzan aplikatuz kalitate handiko produktuak lortzen direla. Irakatsi egiten diegu sasoiko produktuak kontsumitzeak bertako ekonomiari laguntzen diola. Eta alorretik mahaira. Ekoizteko eta ontziratzeko prozesua ere ezagutuko dute, dendetan produktu horiek erosten dituztenean gauza izan daitezen bertako ekoizleen esfortzua eta lana baloratzeko.

Helburuak

  • Nekazaritzako elikagaien ekoizle bat ezagutzea, baita merkaturatzen duen produktua ere.
  • Kontziente izatea bertako produktuak kontsumitzearen garrantziaz.

Gako gaitasunak

  • Hizkuntza komunikazioa.
  • Ikasten ikastea.
  • Gizarte eta gizalegezko gaitasunak.
  • Kontzientzia eta adierazpide kulturalak.

Jarduerak

Jarduera hauek banaka edo talde txikitan egin daitezke, eta oso onuragarria da ikasle guztiek egindako lana elkarrekin partekatzea.

  • Denon arteko gogoeta.
  • Berdurak eta barazkiak koloreen arabera sailkatzen ditugu.
  • Zein dira berdura eta barazkirik gogokoenak gure ikasgelan?.
  • Negutegiei buruzko ipuina.
Deskarga itzazu!

Lotutako edukiak

Nire herriko produktuak Euskadi

Tokiko produktuaren gaineko informazioa. Babestutako Jatorri Deituraren gaineko informazioa....

Nola elikatzen naizen eta nola zaintzen dudan nire mundua

Ikasleek jasangarritasunaren gainean zer dakiten egiaztatu. Talde txikietan gaiaren gaineko...