• Login
    Enter your e-mail address or username.
    Enter the password that accompanies your e-mail.
  • Izena eman

Basatxerri

Basatxerrik kalitate handiko txerrikiak eskaintzen dizkigu. Izan ere, txerriak hazten ditu modu askean Euskal Herriko mendi eta bazkalekuetan. Ikasleek txerri-hazkuntzaren nondik norako guztiak ikasiko dituzte ingurune natural batean, eta bakar-bakarrik produktu naturaletan oinarritutako elikagaiak ematen zaizkiela ezagutuko dute. Ikusiko dute produktu asko eta asko sortzen direla txerriarengandik, eta horiek nola ekoizten, ontziratzen eta tratatzen diren gure mahaira jaki gozo-gozoa bilakatuta hel daitezen.

Helburuak

  • Nekazaritzako elikagaien ekoizle bat ezagutzea, baita merkaturatzen duen produktua ere.
  • Kontziente izatea bertako produktuak kontsumitzearen garrantziaz.

Gako gaitasunak

  • Hizkuntza komunikazioa.
  • Ikasten ikastea.
  • Gizarte eta gizalegezko gaitasunak.
  • Kontzientzia eta adierazpide kulturalak.
  • Jarduerak

    Jarduera hauek banaka edo talde txikitan egin daitezke, eta oso onuragarria da ikasle guztiek egindako lana elkarrekin partekatzea.

    • Txerrikiak.
    • Heragia jateren onurak.
    • Usartu problema hauek ebaztera.
    Deskarga itzazu!

    Lotutako edukiak

    Nire herriko produktuak Euskadi

    Tokiko produktuaren gaineko informazioa. Babestutako Jatorri Deituraren gaineko informazioa....

    Nola elikatzen naizen eta nola zaintzen dudan nire mundua

    Ikasleek jasangarritasunaren gainean zer dakiten egiaztatu. Talde txikietan gaiaren gaineko...