• hasi saioa

    Idatzi zure erabiltzaile-izena

    Idatzi zure erabiltzaile-izenaren pasahitza

  • erregistroa

Nusi

NUSI Araban dagoen arrain-haztegi bat da, ortzadar-amuarrainaren hazkuntzan aritzen dena. Sektoreko baliabide teknologiko punta-puntakoenak ditu arrainaren ahalik eta kalitate handiena lortzeko: amuarrain osoa, amuarraina triparik gabe eta izokin-amuarraina. NUSIra egiten den bisitan arrain-haztegi baten funtzionamendua ezagutuko dugu, amuarrainak nola hazten diren eta nolako zainketa egin behar den tamaina egokia har dezaten: amuarrain motak, elikadura, sailkapena... Prozesu osoa ezagutuko dugu, eta nola zaindu behar diren merkatuetara baldintza optimoetan irits daitezen. Ikasleek esperientzia gogoangarri bat izango dute, baita ere, arrain-haztegian bertan arrantza egiteko dagoen aintziran.
english

Helburuak

  • Nekazaritzako elikagaien ekoizle bat ezagutzea, baita merkaturatzen duen produktua ere.
  • Kontziente izatea bertako produktuak kontsumitzearen garrantziaz.

Gako gaitasunak

  • Hizkuntza komunikazioa.
  • Ikasten ikastea.
  • Gizarte eta gizalegezko gaitasunak.
  • Kontzientzia eta adierazpide kulturalak.

Jarduerak

Jarduera hauek banaka edo talde txikitan egin daitezke, eta oso onuragarria da ikasle guztiek egindako lana elkarrekin partekatzea.

  • Arrain espezieak ikasten ditugu.
  • Zortzi arrazoi arraina jateko.
  • Jarraitu aztarnei.
  • Muralak egiten ditugu.
Deskarga itzazu!

Lotutako edukiak

Nire herriko produktuak Euskadi

Tokiko produktuaren gaineko informazioa. Babestutako Jatorri Deituraren gaineko informazioa....

Nola elikatzen naizen eta nola zaintzen dudan nire mundua

Ikasleek jasangarritasunaren gainean zer dakiten egiaztatu. Talde txikietan gaiaren gaineko...