• Login
    Enter your e-mail address or username.
    Enter the password that accompanies your e-mail.
  • Izena eman

UDAPA

UDAPA kooperatiban zenbait nekazaritza-ekoizlek hartzen dute parte, helburu komuna izaki: merkatuko patata onena eskaintzea. Udapatik patata gozo-gozoak, uniformeak eta nutriente askorekin merkaturatzen dira. UDAPAra egiten den bisita alorretan hasten da. Ikasleek patata-landaketak bisitatu eta bertan dauden barietateak ezagutuko dituzte. Gero, garbitzeko eta ontziratzeko prozesua ikusiko dute; patatak sailkatu egiten dira bertan, taldeka, propietate guztiak manten ditzaten sukaldean erabiliko diren moduaren arabera.

Helburuak

  • Nekazaritzako elikagaien ekoizle bat ezagutzea, baita merkaturatzen duen produktua ere.
  • Kontziente izatea bertako produktuak kontsumitzearen garrantziaz.

Gako gaitasunak

  • Hizkuntza komunikazioa.
  • Ikasten ikastea.
  • Gizarte eta gizalegezko gaitasunak.
  • Kontzientzia eta adierazpide kulturalak.

Jarduerak

Jarduera hauek banaka edo talde txikitan egin daitezke, eta oso onuragarria da ikasle guztiek egindako lana elkarrekin partekatzea.

  • Lurretik supermerkatura.
  • Gure errezeta bilduma
  • Esperimentua.
Deskarga itzazu!

Lotutako edukiak

Nire herriko produktuak Euskadi

Tokiko produktuaren gaineko informazioa. Babestutako Jatorri Deituraren gaineko informazioa....

Nola elikatzen naizen eta nola zaintzen dudan nire mundua

Ikasleek jasangarritasunaren gainean zer dakiten egiaztatu. Talde txikietan gaiaren gaineko...