• Login
    Enter your e-mail address or username.
    Enter the password that accompanies your e-mail.
  • Izena eman

Elikadura Eskolaren hezkuntza-baliabideen artean, ondo aukeratutako liburu, ipuin, jolas, app, bideo, komiki, jolas interaktibo eta infografiak daude, txikienen artean elikadura osasungarria eta jarduera fisikoa sustatzen laguntzeko.

Material horien bitartez, irakasle zein hezitzaileei baliabide gehigarriak eman nahi zaizkie bizimodu osasungarri bat izateak duen garrantzia modu dibertigarri eta didaktikoenean transmititzen laguntzeko.

Barrio Sesamo: Kondeak mugimenduak zenbatzen ditu

  • juegos Barrio Sésamo: El Conde cuenta movimientos
  • juegos educativos contra obesidad
  • Juegos educativos deporte colegios
  • juegos actividad física
  • juegos educación primaria
Adina: 
Haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako lehenengo ikasturteetako ikasleak.
Baliabideko hizkuntza: 
Gaztelania
Zer balio lantzen dituen: 
Ariketa fisiko osasungarriaren bidez gizentasuna saihestea.
Deskribapena:

Barrio Sesamo: Kondeak mugimenduak zenbatzen ditu gehiegizko pisuari eta gizentasunari aurre egiteko jolas aktibo dibertigarria da, ariketa fisikoa bultzatzen duena. Jolasa haur eta lehen hezkuntzako umeentzat sortu da. Draco Kondeak, Barrio Sesamoko –ikasleei zenbatzen irakastea helburu nagusi zuen telesail hezitzailea- txotxongiloak, gidatuko ditu ikasleak jolas aktibo dibertigarri honetan. Ariketaren dado bizidun biak inprimatu behar dira, eta, moztu baino lehen, kartulina batean itsatsi. Horietako batek ariketa fisikoak –korrika, saltoak, dantza eta abar- egiten dituen panpinak ditu. Bigarrena, berriz, betiko dadoa da, aldeetan batetik seirako zenbakiak dituena. Biak daude fitxan agertzen den estekan eskuragarri, 15. eta 16. orrialdeetan. Umeak toki zabal batean bilduko dira, kanpoan edo barruko gela zabal batean. Ikasleetako batek mugimenduen kuboa botatzen du: denek egin beharko dute agertzen den ekintza. Beste ikasle bat Konde izendatuko dute: berak izango du zenbakidun kuboa botatzeko ardura, eta horrela jakingo dute zenbat aldiz egin behar duten mugimendua. Eta talde osoak zenbatuko du Kondearekin batera ozen! Proposatzen da ikasle guztiek kuboetako bat gutxienez behin bota arte errepikatzea jolasa. Kondeak mugimenduak zenbatzen ditu Sesame Workshop elkarteak sortua da. Haur eta lehen hezkuntzako ikasleen artean ariketa fisiko osasungarria sustatzen du jolasaren bidez oso modu dibertigarrian. Praktikan jartzeko erraza da jolas original hau.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke