• Login
    Enter your e-mail address or username.
    Enter the password that accompanies your e-mail.
  • Izena eman

Elikadura Eskolaren hezkuntza-baliabideen artean, ondo aukeratutako liburu, ipuin, jolas, app, bideo, komiki, jolas interaktibo eta infografiak daude, txikienen artean elikadura osasungarria eta jarduera fisikoa sustatzen laguntzeko.

Material horien bitartez, irakasle zein hezitzaileei baliabide gehigarriak eman nahi zaizkie bizimodu osasungarri bat izateak duen garrantzia modu dibertigarri eta didaktikoenean transmititzen laguntzeko.

Con sabor a chocolate.

  • Libro Con sabor a chocolate
  • Libro alimentacion educación infantil
  • Libro alimentación niños y niñas
Argitalpena: 
Eusko Jaurlaritza
Baliabideko hizkuntza: 
Gaztelania
Prezioa: 
Doakoa, PDF formatuan eskuragarri.
Hartzaileak: 

Lehen Hezkuntzako haurrak.

Deskribapena:

Kontxik eta Tontxuk desio berezia eskatutakoan gertatzen dena kontatzen du liburuak: elikagai guztien zaporea txokolate bihurtzea. Txikien nahia errealitate bilakatzen da, eta arrainak, barazkiak, baita gosariko laranja-urak ere txokolate-zaporea hartuko dute.

Sorginkeriak berehala aspertuko ditu haurrak, gainontzeko elikagaien zapore eta usainak faltan botako dituztelako.
Con sabor a chocolate ipuin didaktikoa, laburra eta irudiz betea da, Lehen Hezkuntzako haurrentzat zuzendua.

Liburuak irakasleentzako material didaktikoa, jolasak eta bestelako jarduerak ditu, ikasleen elikadura osasuntsua sustatzeko. Horrez gain, ikasgelan lantzeko fitxa didaktikoak ere baditu.

Liburua eta gehigarri guztiak PDF formatuan daude eskuragarri doanik, inprimatzeko eta erabiltzeko prest.