• Login
    Enter your e-mail address or username.
    Enter the password that accompanies your e-mail.
  • Izena eman

Arroyabe

Arroyabe Bermeoko udalerrian (Bizkaia) dagoen arrain-kontserbako enpresa bat da. Ehun urtetik gorako historia du; izan ere, antzina, Iparraldeko portuetan arrantzan egin zen eta ondoren penintsula barrualdeko hiri guztiak hornitzen ziren arrainez. Gaur egun, gauza bera gertatzen da. Arraina zuzenean iristen da Bermeoko portutik, eta prozesu natural batzuen bitartez produktuaren mantenugai guztiak kontserbatzea lortzen da, gure etxeetan harrapatu berritan bezala gozatu ahal izan dezagun. Gaur, arrainaren egoste naturala nola egiten den, arraina nola garbitzen den eta oliba-olio birjina estrarekin nola ontziratzen den ikasiko dugu.

Helburuak

  • Arrain-kontserbak egiten dituen enpresa baten artisautza-prozesua ezagutzea.
  • Hegaluzea egiteko prozesua ezagutzea, freskotik amaierako produktura arte.

Gako gaitasunak

  • Hizkuntza-komunikazioa (HK)
  • Ikasten ikastea (II)
  • Matematikako konpetentzia eta zientzia eta teknologiako oinarrizko konpetentziak (MGZT)
  • Konpetentzia digitala (KD)

Jarduerak

  1. Etiketak irakurtzen ditugu, matematikari onek bezala.
  2. Hizki zopa. Hegaluzearen ezaugarriak..
  3. Ordenatu hizkiak.
  4. Hegaluze-errezetak.
Deskarga itzazu!

Lotutako edukiak

Nire herriko produktuak Euskadi

Tokiko produktuaren gaineko informazioa. Babestutako Jatorri Deituraren gaineko informazioa....

Nola elikatzen naizen eta nola zaintzen dudan nire mundua

Ikasleek jasangarritasunaren gainean zer dakiten egiaztatu. Talde txikietan gaiaren gaineko...