• hasi saioa

    Idatzi zure erabiltzaile-izena

    Idatzi zure erabiltzaile-izenaren pasahitza

  • erregistroa

Elikadura Eskolak hainbat heziketa-baliabide eskaintzen ditu, arreta handiz aukeratuak guztiak ere, elikadura osasungarriaren gaia lantzeko eta eskola-umeen artean kirola sustatzeko, haur hezkuntzatik batxilergoraino: liburuak, ipuinak, jolasak, aplikazioak, bideoak, komikiak, jolas interaktiboak eta infografiak.

Kanpo-material hori Elikadura Eskolako adituek hautatu dute (web-orrian bertan eskuratu daiteke), eta aldizka erabiltzeko baliabide berriak eskaintzen dizkie irakasleei eta hezitzaileei, ikasleekin landu dezaten, modu dibertigarri eta didaktikoan, zein garrantzitsua den bizimodu osasungarria egitea.

TIix eta Loy-rekin dantzan

Adina: 
Lehen Hezkuntzako ikasleak.
Baliabideko hizkuntza: 
Euskara
Iraupena: 
4:20 minutu
Zer balio lantzen dituen: 

Gizentasunaren prebentzioa jarduera fisiko osasungarriaren bidez.

Deskribapena:

Tix eta Loy-rekin dantzan abesti dibertigarria da, eta rock erritmoan, dantza egitera eta bizi-ohitura osasungarriak hobetzera gonbidatzen ditu neska-mutilak, gizentasunari aurre hartzeko bitarteko gisa.

Lehen Hezkuntzako ikasleekin jolasteko, dantzatzeko eta kantatzeko pentsatua dago heziketa-baliabide soinudun hau, eta aire zabalean edo ikasgela barrenean erabil daiteke.

Tix eta Loy arduratuko dira haurrak motibatzeaz. Tix eta Loy ere haurrak dira, Eroski Fundazioaren Hazteko Energia heziketa-programarako sortuak, zeinaren bidez elikatzeko eta bizitzeko ohitura osasungarriak sustatu nahi diren.

Abestiak mugimendu erraz batzuk eginez jarriko ditu haurrak, dantzan eta eskuak elkarrekin altxatuz. Eta ikasleen autoestimua ere lantzen du, ilusioz mugitzera eta bizitzera animatzen baititu ariketa egiten duten bitartean.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke