Adina:
Lehen Hezkuntzako ikasleak
Baliabideko hizkuntza:
Gaztelania
Zer balio lantzen dituen:
Elikadura osasuntsua sustatzea eta egoneko bizitza murriztea.
Deskribapena:
Activilandia jolas-parke erraldoia da, Lehen Hezkuntzako ikasleen artean elikadura osasungarria eta bizimodu aktiboagoak sustatzeko baliabide didaktikoak eta elkarreraginezo jolasak dituena.
Online bidezko jolas-parke hezitzaile honek dituen edukiak ugariak bezain anitzak dira. Sportacos izeneko astronauta batek kirola egitera bultzatzeko online jarduerez gain, ikasleentzako elkarreraginezko sukaldaritza-eskolak ere baditu Activilandiak, Itzelezko Paulo sukaldari alaiaren eskutik.
Horrez gain, plataformak badu beste baliabide interesgarri bat: Sumendi-erronka, kirola egitean indartsu egoteko haurrek zein elikagai osasuntsu aukeratu behar dituzten irakastea du helburu duena.
Bestalde, ikasgelan erabiltzeko material didaktikodun fitxak eta kalean egiteko jolasak ere baditu, haurrak beren eguneroko bizimoduan kirolaren eta elikadura osasuntsuaren garrantziaz ohar daitezen.