Basatxerrik kalitate handiko txerrikiak eskaintzen dizkigu. Izan ere, txerriak hazten ditu modu askean Euskal Herriko mendi eta bazkalekuetan.
Ikasleek txerri-hazkuntzaren nondik norako guztiak ikasiko dituzte ingurune natural batean, eta bakar-bakarrik produktu naturaletan oinarritutako elikagaiak ematen zaizkiela ezagutuko dute. Ikusiko dute produktu asko eta asko sortzen direla txerriarengandik, eta horiek nola ekoizten, ontziratzen eta tratatzen diren gure mahaira jaki gozo-gozoa bilakatuta hel daitezen.
Basatxerri
Helburuak
- Nekazaritzako elikagaien ekoizle bat ezagutzea, baita merkaturatzen duen produktua ere.
- Kontziente izatea bertako produktuak kontsumitzearen garrantziaz.
Gako gaitasunak
Jarduerak
Jarduera hauek banaka edo talde txikitan egin daitezke, eta oso onuragarria da ikasle guztiek egindako lana elkarrekin partekatzea.
- Txerrikiak.
- Heragia jateren onurak.
- Usartu problema hauek ebaztera.