Piramide nutrizionala EROSKI Fundazioaren ‘Energia hazteko’ hezkuntza-programaren bideo bat da; horretan, TIX&LOY dira protagonistak, neskato eta mutiko bat, elikadura eta bizi-ohitura osasungarriak nola eraman irakasten dietenak ikasleei.
Bideo honetan, piramide nutrizionala osatzen duten zerrenden berri ematen da, eta, halaber, azaltzen da zer garrantzitsua den oreka bat zaintzea: batetik, elikadura aberatsa eta bariatua, eta, bestetik, ariketa fisikoa eta bizi-ohitura osasungarriak.
Pieza honen bidez, elikagaiak kontsumitzeko maiztasuna irakatsi nahi da. Ez da debekatzen elikagai bat ere, baina batzuk neurrian hartu behar dira. Ikasleek ikasiko dute aholku horiei jarraituz gero osasuntsu haziko direla eta energia izango dutela egunean zehar egiten duten guztiari aurre egiteko.
Ikasbide hezigarri eta dibertigarria, ikastetxeei lagunduko diena piramide nutrizionala bezalako eduki garrantzitsuak azaltzen.