• Login
    Enter your e-mail address or username.
    Enter the password that accompanies your e-mail.
  • Izena eman

Unitate didaktikoak

Pedagogian adituak direnek lan-unitate ezberdinak diseinatu dituzte, adin-tarte ezberdinetara egokituta, ikasleen artean ohitura osasungarriak sustatzeko helburuarekin, nutrizioaren eta elikagaien ezagutzaren aldetik nahiz osasunaren, higienearen edota ingurumenaren zaintzaren aldetik.

Parte hartu nahi dut

Izena eman
3-6 urte

Esperientzia-baliabideak nutrizio eta ingurumen arloko hezkuntza gazte-gaztetatik jorratzeko. Irakaslearentzako gida didaktikoa, gelan garatzeko jolasak eta birziklatzeari buruzko ipuin interaktiboa, praktika familia-eremura eramateko.

6-8 urte

Elikaduran gero eta autonomoagoak diren ikasleentzako materiala. Besteak beste, irakaslearentzako unitate didaktikoa, ikasleen dossierrak komikiekin eta gelan eta etxean lantzeko jarduerekin eta erronka txikien bitartez osasuna eta ingurumena zaintzen jarraitzera animatzen duen jolas interaktiboa.

8-12 urte

Etapa honetako curriculum-helburuak bete nahi dituzten pedagogo eta dietista-nutrizionista adituek garatutako hezkuntza-edukia. Bertan aurki ditzakegu irakaslearen unitate didaktikoa; ikasleen dossierrak, jarduera interaktibo eta auto zuzentzaile eta guzti; eta jolas interaktiboa, ohitura osasungarriak eta ingurumenarekiko errespetua sustatzen jarraitzeko.

Eskola Osasungarriaren diploma

Gure ustez, ikasleen artean elikadura osasuntsua eta bizitzeko ohitura osasungarriak sustatzen dituzten ikastetxeek saritzea merezi dute. Beraz, Hezkuntza Programa egiten duten zentro guztiek ""Eskola Osasungarria" " diploma jasoko dute.

Eskatu zure diploma