Elikaduraren mundua EROSKI Fundazioaren ‘Energia hazteko’ hezkuntza-programaren bideo bat da; horretan, TIX&LOY dira protagonistak, neskato eta mutiko bat, elikadura eta bizi-ohitura osasungarriak nola eraman irakasten dietenak ikasleei.
Bideo horrek motibatu egiten ditu haurrak, aditu bihur daitezen elikaduraren munduan. TIX&LOY lagunek hainbat argudio erabiltzen dituzte adierazteko zergatik den garrantzitsua elikagaiak eta bitaminak ezagutzea; izan ere, horrela elikadura osasungarriaren bidea aukeratuko dute eta indartsu eta zoriontsu haziko dira.