• Login
    Enter your e-mail address or username.
    Enter the password that accompanies your e-mail.
  • Izena eman

Elikadura Eskolaren hezkuntza-baliabideen artean, ondo aukeratutako liburu, ipuin, jolas, app, bideo, komiki, jolas interaktibo eta infografiak daude, txikienen artean elikadura osasungarria eta jarduera fisikoa sustatzen laguntzeko.

Material horien bitartez, irakasle zein hezitzaileei baliabide gehigarriak eman nahi zaizkie bizimodu osasungarri bat izateak duen garrantzia modu dibertigarri eta didaktikoenean transmititzen laguntzeko.

Álex y el huerto mágico

  • Vídeo Álex y el huerto mágico
  • Vídeos alimentación sana para niños
  • Vídeos educativos para niños
  • Vídeos huertos escolares primaria
  • Alimentación sana educación primaria
  • Alimentos sanos para niños
Adina: 
Haur Hezkuntzako ikasleak eta Lehen Hezkuntzako lehenengo mailetakoak.
Baliabideko hizkuntza: 
Gaztelania
Iraupena: 
4 minutu.
Zer balio lantzen dituen: 
Txikienen fruten kontsumoa, eta eskola-baratzetako lana.
Deskribapena:

Haurrentzako marrazki bizidun dibertigarriak dira, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasle txikienek frutan nola hazten diren ezagutu dezaten.

Marrazki bizidunen protagonista Alex da, landetxean amonarekin bizi den bost urteko mutikoa. Egun batean amonak meloi-haziak ematen dizkio baratzean ereiteko, eta Alexek lanari ekiten dio.

Baratzea zainduz, Alexek meloiak haztea lortuko du. Ondoren, amonarekin mahaian gozatuko dituen frutak haziko dira hain zuzen ere.

Álex y el huerto mágico animazio-lan erakargarria da. Gainera, baliabide ezinhobea da, haurrek eskola-baratzea ezagutzeko eta dendetan ikusten dituzten frutak nondik datozen jakiteko.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke