Espinete-k, Barrio Sésamo haur-programako kirikiño ahaztezinak, irakatsiko die mahai-tresnak erabiltzen eta mahaian jokamoldeak zaintzen, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleei, elikadura osasuntsuaren irakaspen osagarri gisa.
Espinetek zenbait arazo ditu jatorduetan agertzen duen portaerarekin. Eskuak ere erabiltzen ditu. Baina Antoniok, auzoko hortxata-dendariak, mahai-tresnak egoki erabiltzen irakatsiko dio.
Espinetek mahai-tresnek funtzio ezberdinak dituztela ikasi behar du lehendabizi –koilara, sardexka, labana eta koilaratxoa-. Horrez gain, otorduetan ordena jarraitzean elikadura osasuntsua mantetzen laguntzen duela ere ohartuko da, ezin baita postretik hasi, berak egin nahi duen moduan.
Azkenean, auzo ospetsuko pertsonaia guztiek doinu hezitzailea abestuko dute, haurrei mahai-tresnak erabiltzen eta mahaian jokamolde egokiak izaten erarik dibertigarrienean irakasteko.