• Login
    Enter your e-mail address or username.
    Enter the password that accompanies your e-mail.
  • Izena eman

Elikadura Eskolaren hezkuntza-baliabideen artean, ondo aukeratutako liburu, ipuin, jolas, app, bideo, komiki, jolas interaktibo eta infografiak daude, txikienen artean elikadura osasungarria eta jarduera fisikoa sustatzen laguntzeko.

Material horien bitartez, irakasle zein hezitzaileei baliabide gehigarriak eman nahi zaizkie bizimodu osasungarri bat izateak duen garrantzia modu dibertigarri eta didaktikoenean transmititzen laguntzeko.

Guía didáctica: Plan de Consumo de Frutas en las Escuelas.

  • Guía didáctica: Plan de Consumo de Frutas en las Escuelas.
  • Frutas en las Escuelas.
Argitalpena: 
Junta de Andalucía.
Baliabideko hizkuntza: 
Gaztelania
Prezioa: 
Doakoa, PDF formatuan eskuragarri.
Hartzaileak: 

Lehen Hezkuntzako irakasleak.

Deskribapena:

Guía Didáctica: Plan de Consumo de Frutas en las Escuelas Lehen Hezkuntzako irakasleei zuzenduta dago. Gidaliburua ikasleen artean frutaren kontsumoa sustatzeko proiektuak programatzeko eta martxan jartzeko abiapuntua da.
Baina, nola nahasi proiektuan gainontzeko irakasleak, gurasoak eta ikasleak? Gidak helburua erdiesteko gakoak azaltzen ditu: programaren lehen urratsak zaintzea, partehartzaileen artean komunikazio-jarduerak martxan jartzea...

Irakasleen gida, material didaktikoarekin batera, oso baliagarria da, ikastetxeetan fruta-kontsumoa sustatzeko proiektuak martxan jartzea ahalbidetzen duelako. Baina, agian, atalik interesgarriena ikastetxe batzuetan dagoeneko funtzionatzen duten ekimenen berri ematen duena da. Izan ere, proposamen horiek bere horretan erreproduzitu edo moldatu daitezke beste ikastetxe batzuetarako.
Eskolan frutometroaren sorrera (programak irauten duen bitartean horma-irudian fruta-kontsumoaren hazkundea neurtzea), dastatze-jarduerak eta fruten eskainitako sentsazioak partekatzea, ekoizleei landa-eremuetara bisitak eta eskola-baratzen sorrera dira azaltzen dituen zenbait ideia.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke