• Login
    Enter your e-mail address or username.
    Enter the password that accompanies your e-mail.
  • Izena eman

Hazteko Energia

Elikadura Eskolaren hezkuntza-programa, doakoa, Ikastetxeei eta familiei zuzendua, txikienen artean ohitura osasungarriak sustatzeko .

Parte hartu nahi dut

Izena eman

Zergatik gomendatzen dizugu programa

Jakin badakigu, irakasle gisa, zure ikasleen hezkuntzaz kezkatzen eta balio berriak sartzen ahalegintzen zarela. Programa honek metodologia ludikoa, parte-hartzailea eta esperimentala du; haurrek elikaduran eta ohitura osasungarrietan oinarritutako proiektu txikiak landuko dituzte taldeka, betiere jarrera eraikitzailea, arduratsua eta kooperatiboa sustatuaz.

Deskargatu programaren triptiko deskribatzailea

Ikasteko online plataforma berria 8 eta 12 urte arteko haurrentzat

Ezagutu irakasleei eta 8 eta 12 urte arteko ikasleei zuzendutako online irtenbide berria. Hainbat tresna eskaintzen ditu; esate baterako, gela birtualak sortzea eta gelak programaren unitate bakoitzean egindako aurrerapenak ikustea. Haurrek Tix eta Loy lagun ditzakete haien abenturetan eta modu dibertigarrian ikasi elikadura osasuntsuaren eta bizitzeko ohitura osasungarrien onurak.

Irakasleentzako erregistroa

Oroitzapeneko modulu berria: nutrizio-piramideko elikadura-multzoak.

Ezagutu nobedadeak
Zer jakitea interesatzen zaizu irakaslea bazara?

ELIKADURA-ESKOLA

  • - Online erako eta doako hezkuntza-programa da, gure nutrizionista, pedagogo, osasun-arloko aditu eta komunikatzaile taldeak prestatua.
  • - Gure ikastetxea erregistratzeko, Erregistro-atalean sartu eta inprimakia bete behar da.
  • - Unitate didaktikoak adin-tartearen arabera (3-6 urte, 6-8 urte eta 8-12 urte).
  • - Hezkuntza-material osoa online erakoa da, eta horren helburua da ikasleen artean ohitura osasungarriak sustatzea.

IKASTEKO ONLINE PLATAFORMA

  • - Gela birtualak sortzeko eta ikasleek unitate didaktiko bakoitzean lortutako aurrerapenak ikusteko aukera ematen duten tresnak ditu.
  • - 8 eta 12 urte arteko haurrei zuzendutako eduki interaktiboak.
  • - 10 unitate didaktiko: 7 digital eta 3 deskarga daitezkeenak.
  • - Irakasleek ikasleen aurrerapenen segimendua egin dezakete. Horretarako, beharrezkoa da erregistratzea.
Irakasleentzako erregistrorako sarbidea