Gro Garden mugikor eta tabletetarako aplikazio hezitzailea da, haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako lehenengo ikasturteetako ikasleei eskola-ortuaren eta nekazaritza ekologikoaren oinarrizko funtzionamendua irakasteko egina.
Baliabide didaktiko interesgarri honek eskolako ortuaren zorua emankor izateko zaintzeak duen garrantzia irakasten die ikasleei; halaber, irakasten die nola egin konpost organikoa uztatik lortutako landare-hondakinak erabiliz.
App honek umeen artean elikadura osasungarria izateko ohitura ere sustatzen du, eta baditu jolasak pertsonaia dibertigarriak ortutik bildutako barazkiekin elikatzeko.
Elikadura Eskolak hainbat heziketa-baliabide eskaintzen ditu, arreta handiz aukeratuak guztiak ere, elikadura osasungarriaren gaia lantzeko eta eskola-umeen artean kirola sustatzeko, haur hezkuntzatik batxilergoraino: liburuak, ipuinak, jolasak, aplikazioak, bideoak, komikiak, jolas interaktiboak eta infografiak.
Kanpo-material hori Elikadura Eskolako adituek hautatu dute (web-orrian bertan eskuratu daiteke), eta aldizka erabiltzeko baliabide berriak eskaintzen dizkie irakasleei eta hezitzaileei, ikasleekin landu dezaten, modu dibertigarri eta didaktikoan, zein garrantzitsua den bizimodu osasungarria egitea.
Gro Garden
Adina:
Haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako lehenengo ikasturteetako ikasleak.
Idioma del recurso:
Ingelesa
Prezioa:
0,79 euro.
Deskribapena: