• iniciar sesión
    Enter your e-mail address or username.
    Enter the password that accompanies your e-mail.
  • registro

Aliciaren piramidea

  • juegos alimentación La pirámide de Alícia
  • juegos educativos alimentación sana
  • Juegos educación primaria alimentación
Edad: 
Lehen hezkuntzako ikasleak.
Idioma del recurso: 
Castellano
Valores que trabaja: 
Umeen gizentasuna saihesteko elikadura osasungarria eta ariketa fisikoa.
Descripción:

Aliciaren piramidea jolas-ebakigarria da, paperean egina, lehen hezkuntzako ikasleek osasuntsu egiteko zer jan behar den eta umeen gizentasuna saihesteko kirola egiteak duen garrantzia ikasteko prestatua.

Ohitura osasungarrien ebakigarri honek lau alde bizidun ditu. Horiek panpin eta marrazkien bidez honako auziak planteatzen dizkiete ikasleei: zer jaten duzu?, nola prestatzen da?, nola jaten duzu? eta nahikoa mugitzen zara?

Ikasleek inprima dezakete, kartulina gogor batean itsatsi eta moztu, horrela gero azken figura muntatzen entretenitzeko: bizimodu osasungarriaren ohituren piramide hau ikasleen mahaietan utz daiteke elikadura osasungarriari buruzko saioetan. Maketa fitxan agertzen den estekan dago eskuragarri.

Zer jaten duzu? aldeak ohiko nutrizio-piramidea erakusten du, ikasleek erreferentzia moduan izan dezaten elikadurari buruzko saioetan. Nola prestatzen da? aldeak, berriz, jakinarazten du jakiak prestatzeko moduak ere baduela eraginik horiek jateko maiztasunean.

Nola jaten duzu? aldeak mahaian izan beharreko ohitura onak gogorarazten dizkie umeei; azkenik, nahikoa mugitzen zara? aldean gizentasuna saihesteko ariketa fisikoa egiteak duen garrantziari buruz hausnarrarazten die ikasleei.

Aliciaren piramidea Fundación Alícia-k sortu du, eta lehen hezkuntzako ikasleei elikadura osasungarrirako lagungarri izan ahal zaien material grafiko izatea du helburu.

También puede interesarte