El twist de las frutas musika-bideo kontalaria da, haur txikienei fruta jateak duen garrantzia irakasteko.
Bideoak Gus-en istorioa kontatzen du. Gus familiarekin basoan bizi den zizare txikia da, baina amak prestatzen dion fruta jatea gustatzen ez zaiona.
Egun batean, ordea, Gusek fruta txiki batekin egiten du topo basoan, eta baloiarekin nahasten du. Jolasean ari dela, usainak arreta eman eta zizare txikiak dastatu egiten du fruta... ikaragarri gustatzen zaiola konturatu da!
Bideo partehartzailea da, eta elkarreraginezko ikasketa dibertigarria egiteko aukera eskaintzen du. Bideoa ikusi bitartean erantzun daitezkeen zenbait galdera erraz jaurtitzen ditu, frutei buruz zer ikasi duten egiaztatzeko.
Bideo kontalariaren bukaeran karaoke-abesti dibertigarria ere badago. Beraz, El twist de las frutas Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleen artean fruten kontsumoa sustatzeko baliabide hezitzaile ezinhobea da.