• Login
    Enter your e-mail address or username.
    Enter the password that accompanies your e-mail.
  • Izena eman

Elikadura Eskolaren hezkuntza-baliabideen artean, ondo aukeratutako liburu, ipuin, jolas, app, bideo, komiki, jolas interaktibo eta infografiak daude, txikienen artean elikadura osasungarria eta jarduera fisikoa sustatzen laguntzeko.

Material horien bitartez, irakasle zein hezitzaileei baliabide gehigarriak eman nahi zaizkie bizimodu osasungarri bat izateak duen garrantzia modu dibertigarri eta didaktikoenean transmititzen laguntzeko.

TIix eta Loy-rekin dantzan

Adina: 
Lehen Hezkuntzako ikasleak.
Baliabideko hizkuntza: 
Euskara
Iraupena: 
4:20 minutu
Zer balio lantzen dituen: 

Gizentasunaren prebentzioa jarduera fisiko osasungarriaren bidez.

Deskribapena:

Tix eta Loy-rekin dantzan abesti dibertigarria da, eta rock erritmoan, dantza egitera eta bizi-ohitura osasungarriak hobetzera gonbidatzen ditu neska-mutilak, gizentasunari aurre hartzeko bitarteko gisa.

Lehen Hezkuntzako ikasleekin jolasteko, dantzatzeko eta kantatzeko pentsatua dago heziketa-baliabide soinudun hau, eta aire zabalean edo ikasgela barrenean erabil daiteke.

Tix eta Loy arduratuko dira haurrak motibatzeaz. Tix eta Loy ere haurrak dira, Eroski Fundazioaren Hazteko Energia heziketa-programarako sortuak, zeinaren bidez elikatzeko eta bizitzeko ohitura osasungarriak sustatu nahi diren.

Abestiak mugimendu erraz batzuk eginez jarriko ditu haurrak, dantzan eta eskuak elkarrekin altxatuz. Eta ikasleen autoestimua ere lantzen du, ilusioz mugitzera eta bizitzera animatzen baititu ariketa egiten duten bitartean.