• Login
    Enter your e-mail address or username.
    Enter the password that accompanies your e-mail.
  • Izena eman

Elikadura Eskolaren hezkuntza-baliabideen artean, ondo aukeratutako liburu, ipuin, jolas, app, bideo, komiki, jolas interaktibo eta infografiak daude, txikienen artean elikadura osasungarria eta jarduera fisikoa sustatzen laguntzeko.

Material horien bitartez, irakasle zein hezitzaileei baliabide gehigarriak eman nahi zaizkie bizimodu osasungarri bat izateak duen garrantzia modu dibertigarri eta didaktikoenean transmititzen laguntzeko.

Barrio Sésamo: La comida más importante del día

  • Barrio Sésamo: La comida más importante del día
  • Vídeos alimentación sana para niños
  • Vídeos contra la obesidad infantil
Adina: 
Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehen mailetako ikasleak.
Baliabideko hizkuntza: 
Gaztelania
Iraupena: 
2 minutu.
Zer balio lantzen dituen: 
Osasunerako eta haurren ongizaterako gosari osasuntsuaren garrantzia.
Deskribapena:

Barrio Sésamo programako txontxongilo ezagunek Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleei gosaria eguneko otordurik garrantzitsuena dela irakatsiko diete. Eta, horrenbestez, zein garrantzitsua den alde batera ez uztea.

Elikadura osasuntsua ikasleekin lantzeko, haurrentzako txontxongiloek antzeztutako animazio dibertigarria da bideo didaktiko hau. Objektu guztiek bizia hartzen dute, frutek, zereal-katiluek eta baita esne-edalontziek ere. Zein da helburua? Eskolara joan aurretik, gosari oso eta orekatua egin behar dela ikasleei gogoraraztea.

Hiru urtetik gorako haurrak erakarriko dituen baliabide hezitzaile paregabea da, abestiei eta txontxongiloei esker, elikadura osasuntsuaren irakasle baitihardute.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke