• Login
    Enter your e-mail address or username.
    Enter the password that accompanies your e-mail.
  • Izena eman

Elikadura Eskolaren hezkuntza-baliabideen artean, ondo aukeratutako liburu, ipuin, jolas, app, bideo, komiki, jolas interaktibo eta infografiak daude, txikienen artean elikadura osasungarria eta jarduera fisikoa sustatzen laguntzeko.

Material horien bitartez, irakasle zein hezitzaileei baliabide gehigarriak eman nahi zaizkie bizimodu osasungarri bat izateak duen garrantzia modu dibertigarri eta didaktikoenean transmititzen laguntzeko.

Gosariaren gurutzegrama

  • juegos Crucigrama del desayuno
  • juegos educativos alimentación sana
Adina: 
Lehen hezkuntzako ikasleak.
Baliabideko hizkuntza: 
Gaztelania
Zer balio lantzen dituen: 
Elikadura osasungarria izateko gosari orekatua hartzearen garrantzia.
Deskribapena:

Gosariaren gurutzegrama hitz-jolasak klasera joan baino lehen gosari orekatua hartzea indartsu hasteko elikadura orekatuaren oinarria dela irakasten die lehen hezkuntzako ikasleei.

Janari osasungarriaren jolas honetan -Nourish interactive atari hezitzaileak sortua den honetan-, marrazkiko izenarekin hutsuneak bete behar dira. Horrela, ikasleek gosariarekin zerikusia duten hitzak aurkitu behar dituzte, ematen zaizkien pistak baliatuz eta ariketa honetan agertzen diren pertsonaia animatuen laguntzaz.

Ikasleek asmatu beharko dute, adibidez, gosarian erabiltzen den zein jaki, baina zuria ez dena, datorren behietatik, edo gosariko zein osagai presta daitekeen nahasita, egosita edo frijituta. Ebakigarriak fitxan agertzen den estekan daude eskuragarri.

Elikadura osasungarriaren inprimatzeko orri hauek ariketa dibertigarri dira lehen hezkuntzako ikasleekin gosariak duen garrantzia lantzeko. Ikasgelan elikadura osasungarriari buruzko saioak osatzeko baliabide dira.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke