• hasi saioa

    Idatzi zure erabiltzaile-izena

    Idatzi zure erabiltzaile-izenaren pasahitza

  • erregistroa

Elikadura Eskolak hainbat heziketa-baliabide eskaintzen ditu, arreta handiz aukeratuak guztiak ere, elikadura osasungarriaren gaia lantzeko eta eskola-umeen artean kirola sustatzeko, haur hezkuntzatik batxilergoraino: liburuak, ipuinak, jolasak, aplikazioak, bideoak, komikiak, jolas interaktiboak eta infografiak.

Kanpo-material hori Elikadura Eskolako adituek hautatu dute (web-orrian bertan eskuratu daiteke), eta aldizka erabiltzeko baliabide berriak eskaintzen dizkie irakasleei eta hezitzaileei, ikasleekin landu dezaten, modu dibertigarri eta didaktikoan, zein garrantzitsua den bizimodu osasungarria egitea.

Elikaduraren akatsak

  • juegos Los errores de la alimentación
  • juegos educativos contra obesidad
  • Juegos educativos alimentos
  • Juegos alimentación sana de niños y niñas
Adina: 
Lehen hezkuntzako ikasleak.
Baliabideko hizkuntza: 
Gaztelania
Zer balio lantzen dituen: 
Jaki talde ezberdinak ezagutzea, elikadura osasungarriaren oinarri gisa.
Deskribapena:

Elikaduraren akatsak lehen hezkuntzako ikasleei jaki talde ezberdinak zeintzuk diren irakasten dien jolasa da. Horrela, elikadura osasungarriaren oinarriak lantzen dira.

Eusko Jaurlaritzak sortutako jolas honetan, agertzen diren elikagai gurpil biren arteko akatsak edo ezberdintasunak antzeman behar dira. Irudiak fitxan agertzen den estekan daude eskuragarri (11. orrialdea).

Ariketa erraz honen helburua da lehen hezkuntzako ikasleekin jaki taldeei buruz dakitena indartzea da, eta, era berean, elikadura osasungarriak duen garrantzia sustatzen.

Irakasleak elikadura osasungarriaren saioetan egin dezake jolas hau, jateko ohitura orekatuen garrantzia bultzatzea helburu.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke