• iniciar sesión
    Enter your e-mail address or username.
    Enter the password that accompanies your e-mail.
  • registro

Caillou planta zanahorias

  • Caillou planta zanahorias
  • Vídeo Caillou planta zanahorias
  • Vídeos educativos para niños
  • Vídeos alimentación educación infantil y primaria
  • Vídeos infantiles
Edad: 
Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehen mailetako haurrak.
Idioma del recurso: 
Castellano
Duración: 
3 minutu.
Valores que trabaja: 
Haurren barazkien kontsumoa, eta eskola-baratzea lantzea.
Descripción:

Caillou, Christine L´Hereux kanadiarrak sortutako lau urteko haur burusoil ezaguna da. Bideoan barazkiak non hazten diren eta zein gozoak izan daitezkeen ikasiko du.

Caillou-k aitonari baratzea lantzen lagunduko dio. Barazkiak gehiegi gustatzen ez zaizkiola badio ere, oso pozik dihardu baratzean laguntzaile.

Caillou-ren aitonak “zeregin berezia” aginduko dio haurrari: azenarioak landatzea eta asko ureztatzea, sendo haz daitezen. Batez ere, pazientzia izaten irakatsiko dio, ez baitira egun batetik bestera bat-batean haziko.

Aste batzuk igarota, Caillouk azenarioen lehen orriak ikusiko ditu ereindako lurrean; eta egun batzuen buruan, azenarioak batzeko eta jateko prest egongo dira. Caillouk barazkiak asko gustatzen ez zaizkiola uste zuen arren, azenarioak ikaragarri gozatu zituen!

Caillou planta zanahorias Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako haurrek barazkiekin gozatzeko tresna egokia da. Halaber, elikagai horien jatorria ezagutzeko eta eskola-baratzea lantzeko gogoa bizitzeko ere balio du.