Lidiak arratsaldero jotzen du bere lagun Karlosen bila, etxerako lanak bukatutakoan. Parkean saskibaloi-partida jokatzeko gonbita luzatzen dio, baina bere lagunak uko egiten dio, oraindik ez baita ohartu jarduera fisikoak duen garrantziaz. Karlosek nahiago du etxean gertatu, kontsolarekin jolasean eta krispetak edo opil industrialak jaten.
Elikagai ez-osasungarriak jateak, aldiz, Karlos asko loditu du. Eta kirolik egiten ez duenez, gero eta nekezagoa da Karlosentzat parkera jolasten joatea eta jarduera fisikoa egitea.
Irakasle bati esker, kirol anitzeko programa bat martxan jarri dute ikastetxean, eta Karlosek petankan jolasten zein ondo moldatzen den konturatu da. Aurkikuntza horrek autoestima handituko dio, eta bideo-joko bakartiak alboratuko ditu gehiago ahalegintzeko eta entrenatzeko.
12 minutuko bideo hezitzaile hau eskola-garaian dauden haurrak jarduera fisikoa eginez dibertitzera bultzatzeko baliabidea da. Zein da irakaspena? Ondo moldatzen garen eta ondo sentiarazten gaituen kirola denok daukagu.