• iniciar sesión
    Enter your e-mail address or username.
    Enter the password that accompanies your e-mail.
  • registro

The Importance of Healthy Food (Elikadura osasuntsuaren garrantzia)

  • The Importance of Healthy Food- La importancia de una alimentación sana
  • Vídeos alimentación sana para niños
  • Vídeos educativos para niños en inglés
  • Vídeos prevenir obesidad
  • Vídeos infantiles
Edad: 
Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehen mailetako ikasleak.
Idioma del recurso: 
Inglés
Duración: 
6 minutu.
Valores que trabaja: 
Elikadura osasuntsua eta haurren gizentasuna ekiditea.
Descripción:

Bideo hezitzaile honek osasuntsu elikatzea eta elikagai gutxiko janari kaloriatsuak murriztea zein garrantzitsua den azaltzen die, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleei. Ingelesez, astiro eta azpititulukin, Max-en istorioa kontatzen digu animazioak. Hanburgesak, txokolatea eta patata frijituak jatea maite duen haurra da Max, guztiak “zabor-jana” deritzenak. Amak jaki horiek jan ditzakeela esaten dio, baina noizbehinka baino ez. Elikadura janari osasuntsu eta orekatuetan oinarritu behar duela azaltzen dio: barazkiak, okelak, arrainak, etab. Esandakoek, ordea, errealitatean gertatu ohi den legez, ez dute beharreko eraginik mutikoarengan. Amak, orduan, Ralf txakurra egokientzat jotzen duen erara elikatzeko agintzen dio Max-i. Mutikoak, zalantzarik gabe, berak jaten dituen patata frijituak eskainiko dizkio. Txakurra berehala gaixotuko da, eta lehengo energia eta alaitasuna galduko ditu. Max-i berdin gertatuko zaio, elikadura okerraren eraginez loditu eta loditu egingo baita. Zorionez, elikadura osasuntsuari esker, Max-ek eta txakurrak galdutako osasuna eta alaitasuna berreskuratuko dituzte. The Importance of Healthy Food Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako eskola-curriculuma indartzen duen bideo didaktikoa da, ikastetxe ingelesetarako edo elebidunetarako egokia.

También puede interesarte