Unitate didaktikoa 6
Nire lurreko produktuak
Ezagutzen al dituzu sasoiko eta hurbileko elikagaien onurak?
Unitate honek lurralde bakoitzeko tokiko produktuaren garrantziaz, aberastasunaz eta erabilera arduratsu eta koherente batek gizakiarentzat ez ezik ingurumenarentzat ere onura dakarrela hausnartzera gonbidatzen gaitu.
Unitate honetan hainbat kontzeptu lantzen dira lurralde bakoitzeko produktu tipikoen inguruan.
Haurrek dieta orekatu baten garrantzia ezagutzen dutela oinarri hartuta, seigarren unitateak gogoeta egiten du jaten ditugun produktuak zein desberdinak izan daitezkeen, bizi garen eremuaren arabera, eta ingurumenerako kontsumo arduratsuak duen garrantziari buruz.
Horrela, tokiko produktua, Jatorri Deitura Babestua (JDB) eta sasoiko produktua bezalako kontzeptu garrantzitsuetan sakontzen du, haien kontsumoak dituen abantailak eta lurralde bateko ekonomian eta ingurunean duten eragina ikasteko.
Lurralde bakoitzeko elikagaiak eta kontzeptu espezifikoak identifikatzea eta baloratzea, hala nola tokiko edo sasoiko produktua.
Helburua horietako bakoitza behar bezala eta arduraz erabiltzea da.
• Tokiko produktua.
• Jatorri Deitura Babestua (JDB).
• Sasoiko produktua.
• Kontsumo arduratsua.
1. JARDUERA: Elikagaien izenekin jolasten dugu
• Hizkuntza-komunikazioa.
• Ikasten ikastea.
• Gaitasun digitala.
• Gaitasun sozial eta zibikoak.
• Ekimenaren zentzua eta espiritu ekintzailea.
Materiala
Erlazionatutako edukia