Unitate didaktikoa 2
Elikadura osasungarriaren piramidea eta elikagai-taldeak
Ba al dakizu zer den elikadura osasungarria?
Bigarren unitate didaktikoaren helburua ikasleek elikadura-ohiturei buruzko gogoeta espezifikoa egitea da, elikadura osasungarria zertan datzan eta nola egin behar den ezagutzen lagunduz.
Bigarren unitate honek elikadura osasungarria lantzen du, elikagai-taldeak bereizi eta ezagutzetik eta ohitura horiek egunerokotasunean txertatzeko estrategiak erabiltzetik abiatuta, adibidez, plater osasungarriaren laguntzarekin.
Garrantzitsua da ikasleak elikagaien aniztasunaz eta taldeak izatearen zergatiaz ohitzen hastea, elikagai guztiek ez baitizkigute nutriente berberak ematen. Hori dela eta, elikagai taldeak eta nutriente motak bereiziz ekiten zaio proiektuari, gero gaitasun handiagoa izateko gure eguneroko elikagaiak aukeratzeko orduan.
Elikadura-ohiturei buruz hausnartzea, elikagai-taldeen berrikuspena eta gomendatutako kontsumoa oinarri hartuta, eguneko otorduetarako aukera osasungarriak planifikatzeko helburuarekin.
• Bizimodu osasungarriak eta horiek organo eta aparatuen zaintzan eta mantentze-lanetan duten eragina.
• Dieta orekatuen printzipioak.
1. JARDUERA: Osatu Tix eta Loyren otorduak
2. JARDUERA: Elikagai-taldeak
• Hizkuntza-komunikazioa.
• Ikasten ikastea.
• Gaitasun digitala.
• Gaitasun sozial eta zibikoak.
• Ekimenaren zentzua eta espiritu ekintzailea.
Materiala
Erlazionatutako edukia