Unitate didaktikoa 4
Nutrizio-etiketa
Ba al dakizu nutrizio-etiketa baten informazioa nola interpretatu?
Unitate honek elikadura-produktuak bereizten lagunduko die ikasleei, haien nutrizio-etiketa eta gainerako baliabideak (hala nola nutrizio-semaforoa eta Nutri-scorea) berrikusiz eta interpretatuz.
Unitate didaktiko honetan, elikagaien nutrizio-etiketetatik abiatuta lan egiten da, ikasleek beren nutrienteak bereizten ikas dezaten eta, horrela, zein osasungarriak diren balioesten has daitezen.
Unitate didaktiko honen edukien ikaskuntza egunerokotasunerako erabilgarria eta praktikoa den alderdi batera bideratu behar da, hau da, ikasleei nutrizio-etiketa, nutrizio-semaforoa eta/edo nutri-scorea erabiltzen lagundu behar zaie nutrizio-kalitate handieneko elikagaiak hautatzeko.
Dosier honek elikadura-produktuak bereizten lagunduko die ikasleei, haien nutrizio-etiketa eta gainerako baliabideak (hala nola nutrizio-semaforoa eta Nutri-scorea) berrikusiz eta interpretatuz.
• Bizimodu osasungarriak.
• Kontsumo arduratsua.
1. JARDUERA: Ba al dakizu nutrizio-etiketa baten informazioa irakurtzen?
2. JARDUERA: Produktu osasungarrienak identifikatzea
3. JARDUERA: Nola erabili nutrizio-etiketa eta Nutri-Score
• Hizkuntza-komunikazioa.
• Ikasten ikastea.
• Gaitasun digitala.
• Gaitasun sozial eta zibikoak.
• Ekimenaren zentzua eta espiritu ekintzailea.
Materiala
Erlazionatutako edukia