Skip to main content

Unitate didaktikoa 3

Elikadura eta ohitura osasungarriak

Ezagutu zeintzuk diren bizitza osasuntsu bat izateko ohiturak
 

Erregistratu egin nahi dut
Elikadura eta ohitura osasungarriak
Laburpena

Unitate honen helburua da ikasleek gogoeta egitea elikadura onak eta bizi-ohitura osasungarriek gaixotasunei aurrea hartzeko eta garapen fisiko eta mental ona izateko dituzten inplikazioei buruz.

Gaiak

Unitate honetan zehazten da zer ohiturek ahalbidetzen duten bizitza osasungarria izatea, hala elikaduran nola hidratazioan, higienean, jarduera fisikoan eta atsedenaldian.

Garrantzitsua da ikasleei laguntzea ulertzen bizimodu osasungarri bat ez dela soilik ohitura horietako batez osatzen, baizik eta ohitura guztien multzoak laguntzen duela osasun hobea izaten.

Azkenik, ikasleei hizkuntza egokia erabiltzen lagundu behar zaie egoera fisiko eta pisu desberdineko pertsonez ari garenean, iruzkinek, isekek edo irainek izan ditzaketen inplikazioei eta kalte psikologikoari buruz kontzientziatuz.

Une egokia da talde-kohesioa lantzeko, hau da, elkar ezagutzea eta merezi dugun errespetuarekin tratatzea.

Ikaskuntza-helburuak

Ohitura osasungarriak txertatzea eguneroko egoeretan, elikadurarekin, jarduera fisikoarekin, higienearekin eta atsedenarekin zerikusia dutenak, bizimodu osasungarriari eusteko helburuarekin.

Curriculum-edukiak

• Bizimodu osasungarriak eta horiek organo eta aparatuen zaintzan eta mantentze-lanetan duten eragina.

• Gaixotasunak prebenitzeko ohitura osasungarriak.

• Higiene-, zaintza- eta atseden-ohiturak.

 

Jarduerak

1. JARDUERA: Nola eragiten dio elikadurak gure gorputzari

2. JARDUERA: Nola hobetu gure ohitura osasungarriak

3. JARDUERA: Ba al dakizu eskuak ondo garbitzen?

Curriculum-gaitasunak

• Hizkuntza-komunikazioa.

• Ikasten ikastea.

• Gaitasun digitala.

• Gaitasun sozial eta zibikoak.

• Ekimenaren zentzua eta espiritu ekintzailea.

Materiala

Erlazionatutako edukia

Ezagutu Tix eta Loy

Unitate didaktikoa 1

Ezagutu Tix eta Loy

Ver
Elikadura osasungarriaren piramidea eta elikagai-taldeak

Unitate didaktikoa 2

Elikadura osasungarriaren piramidea eta elikagai-taldeak

Ver
Nutrizio-etiketa

Unitate didaktikoa 4

Nutrizio-etiketa

Ver
Dieta mediterraneoa

Unitate didaktikoa 5

Dieta mediterraneoa

Ver
Nire lurreko produktuak

Unitate didaktikoa 6

Nire lurreko produktuak

Ver
Elikadura munduan

Unitate didaktikoa 7

Elikadura munduan

Ver
Nola elikatzen naizen eta nola zaintzen dudan nire mundua

Unitate didaktikoa 8

Nola elikatzen naizen eta nola zaintzen dudan nire mundua

Ver
Nire bihotza zaintzen dut

Unitate didaktikoa 9

Nire bihotza zaintzen dut

Ver
Gogoratzeko modula

Unitate didaktikoa 10

Gogoratzeko modula

Ver