Nire lurreko produktuak
EROSKI Fundazioaren Elikadura Eskolako “Energia hazteko” programaren barnean, nekazaritzako elikagaien arloan aritzen diren bertako ekoizleen garrantzia nabarmendu nahi dugu. Ekintza honen helburu nagusia da ikasleak, heziketa baliabide honekin erabat motibatuta, ikasgelatik atera gabe nekazaritza elikagaien ekoizle batengana joan daitezela.
Sinesteko ikusi… eta baita ikasteko ere
Zure ikasleek ba al dakite gazta, haragia edo patatak nondik datozen? Hitz gutxitan, ba al dakite kontsumitu ohi dituzten produktuak nola sortzen diren?
Hezkuntza-tresna honen bitartez, nekazaritza-elikagaien tokiko ekoizleen elaborazio-prozesua ezagutuko dute, eta, gainera, lotutako jarduerei esker, ikasitakoa finkatuko dute.




Arroyabe
Bermeo (Bizkaia)Arroyabe Bermeoko udalerrian (Bizkaia) dagoen arrain-kontserbako enpresa bat da. Ehun urtetik gorako historia du; izan ere, antzina, Iparraldeko portuetan arrantzan egin zen eta ondoren penintsula barrualdeko hiri guztiak hornitzen ziren arrainez. Gaur egun, gauza bera gertatzen da. Arraina...
Bideoa ikusteaAurkitu gure tailerrak - Bertako ekoizleak
Bertako ekoizleek bizirik mantentzen dituzte beren eskualdeko tradizioak eta kultura. Haien produktuak kontsumitzeak gure lurraldea ezagutzeko aukera ematen digu, baita gure ingurunearekin loturak ezartzeko ere. Erkidego bakoitzeko gastronomia aberatsa da, bariatua, eta kalitate handiko produktuak eskaintzen dizkigu.