Online tailerra
Gomiztegi Baserria
Ardi gazta ekoizten duen baserri bat bisitatuko dugu!
Gomiztegi baserrian gazta gozo-gozo bat egiten dute artisau-moduan, antzinako tradizioak errespetatuz. Egiteko erabilitako esnea ardi latxarena da, horixe baita Euskal Herriko jatorria duena. Ardiak zer larretan hazten diren –aske– ikusiko dute gure ikasleek; izan ere, horietan une ahaztezinak biziko dituzte axuri txikienekin. Artaldea nola bizi den ikusiko dute, eta ezagutuko dute, baita ere, nola egiten diren gero dendetan erosten ditugun mamia eta gazta. Txakurrak artaldea nola gidatzen duen ere erakutsiko diete, artzainaren laguntzaile aritzen baita artzaintzaren barnean.
- Nekazaritzako elikagaien ekoizle bat ezagutzea, baita merkaturatzen duen produktua ere.
- Kontziente izatea bertako produktuak kontsumitzearen garrantziaz.
Jarduera hauek banaka edo talde txikitan egin daitezke, eta oso onuragarria da ikasle guztiek egindako lana elkarrekin partekatzea.
- Lokalizatu mapan.
- Ulermen galderak.
- Lexiko berria ikasten dugu.
- Egia ala gezurra.
- Nire marrazkia.
- Hizkuntza komunikazioa.
- Ikasten ikastea.
- Gizarte eta gizalegezko gaitasunak.
- Kontzientzia eta adierazpide kulturalak.
Materiala
Erlazionatutako edukia